Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, bertso saioa izango da gaur, ostirala, 22:30ean Gaztetxean. Jokin Uranga, Nekane Zinkunegi, Aritz Etxeberria Ministro, Estitxu Arozena, Jesus Mari Irazu eta Joar Tainta bertsolariak izango dira oholtza gainean eta Eneritz Arzallusek egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Bestalde, ekainaren 21ean eta 22an (astelehena eta asteartea), Oihulari Klown antzerki taldeko kide den Virginia Imazen eskutik Emakumeak eta umorea, barreterapia jardunaldiak egingo dituzte Sindikatu Zaharrean. Saioak 19:30ean hasiko dira.