Eusko Jaurlaritzaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmen baten bidez, aldi baterako zortzi lanpostu eskaintzen dituzte langabezian dauden pertsonei zuzenduta. Urola eta Ibai Eder ibaien garbiketarako kanpainarako zazpi peoi eta teknikari bat behar dituzte, sei hilabeteko lanaldirako.
Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko, interesatuek www.redtrabaja.es webgunera jo dezakete. Izena emateko epea ekainaren 22tik 29ra bitartean egongo da zabalik. Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, maiatzeko deialdian izena eman zutenek oraingoan ez dute berriro izena eman beharrik izango, aurreko prozesuko datuak kontutan hartuko baitituzte.