Nuarbeko etxebizitza tasatuen zozketa joan den asteazkenean, ekainak 16, egin zuten udaletxeko pleno aretoan.
Bederatzi etxe zozkatu ziren eta jabea dute dagoeneko bederatziek. Etxebizitza egokitu zaienen zerrenda udaletxeko sarreran, Iraurgi Lantzeneko bulegoan eta www.azpeitia.net-en ikus daiteke. Laster, etxebizitza tokatu zaienei gutun bat bidaliko zaie etxebizitza aukeratu dezaten.