Hiru ikastaro berri antolatu ditu Kirol Patronatuak uztailerako

Uztarria.eus 2010ko eka. 21a, 15:06

Aerobic, spinning eta muskulazio-fitness ikastaroak izango dira

Hasiberriei zuzenduta daude hiru ikastaroak

Azpeitiko Kirol Patronatuak hiru ikastaro berri antolatu ditu uztailerako: hasiberrientzako aerobic, spinning eta muskulazio-fitness ikastaroak.

Aerobic ikastaroa

Norentzat: Hasiberrientzat eta 12 urtetik gorakoentzat.

Non: Azpeitiko kiroldegian.

Noiz: Uztailaren 2tik 28ra.

Egunak: Astean 3 egun (astelehena,asteazkenaeta ostirala)

Ordua: Goizeko 11:00etatik 12:00etara.

Ordaindu beharrekoa: Bazkideek 12 euro eta bazkide ez direnek 21 euro.

Izen-ematea: Arratsaldez Azpeitiko kiroldegian (943 813069).

Spinning ikastaroa

Norentzat: Hasiberrientzat eta 14 urtetik gorakoentzat.

Non: Azpeitiko kiroldegian.

Noiz: Uztailaren 1tik 29ra.

Egunak: Astean 2 egun (astearte eta osteguna)

Ordua: Goizeko 11:00etatik 12:00etara.

Ordaindu beharrekoa: Bazkideek 15 euro eta bazkide ez direnek 25 euro.

Izen-ematea: Arratsaldez Azpeitiko kiroldegian (943 813069).

Muskulazio eta fitnnes ikastaroa

Norentzat: Hasiberrientzat eta 14 urtetik gorakoentzat.

Non: Azpeitiko igerilekuan (muskulazio gelan).

Noiz: Uztailean.

Egunak: Astean 2 egun, asteartea-osteguna.

Ordua: Goizeko 11:00etatik 12:00etara.

Ordaindu beharrekoa: Bazkideek 15 euro eta bazkide ez direnek 25 euro.

Izen-ematea: Azpeitiko igerilekuan (943 814121).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide