Mikel Aranburuk urtebete luzatu du kontratua

uztarria.com, berria.info 2010ko eka. 21a, 21:06

Realeko erdilariari 2012ko ekainean bukatuko zaio kontratua; klubak gaur jakinarazi du albistea

Aranburuk duela 13 urte egin zuen debuta Realeko lehen taldearekin

Realak gaur arratsaldean jakinarazi du Mikel Aranburu erdilariak (Azpeitia, 1979) beste urtebete luzatu duela kontratua. 2011ko ekainaren 30ean amaituko zitzaion jokalariari hitzarmena. Beraz, orain 2012ko ekainaren 30ean bukatuko zaio.

Aranburuk 1997ko ekainaren 22an egin zuen debuta Espainiako Lehen Mailan Realarekin, LogroƱesen kontra. 1999-2000 denboraldian igo zuten lehen taldera. Klubeko datuen arabera, 361 partidatan aritu da eta 24 gol sartu ditu.

Mikel Labaka Realeko beste jokalari azpeitiarrak ere 2012ko ekainera arteko kontratua du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide