Jabi Agirre borrokaldia egiten ari da Ocaña I.a espetxean

Uztarria.eus 2010ko eka. 22a, 13:06

Atzo, astelehena, hasi eta ostiralera arte itxialdia egingo dute

Frantzian zigorra bete ondoren, 2008an Espainiaratu zuten Agirre eta hainbat espetxetan egon ondoren, egun, Ocaña I.ean dago

Jabi Agirre azpeitiar presoa borrokaldian ari da ekainaren hasieratik. 2003an atxilotu zuten azpeitiarra Frantzian, eta han jarritako zigorra bete ondoren, 2008an Espainiaratu zuen Agirre. Orduztik, hainbat espetxetan izan da preso eta, 2009ko abendutik, Ocaña I.ean (Herrialde Katalanak) dago. Borrokaldia dela-eta, hainbat ekimen egin dituzte hilaren hasieraz geroztik eta egunotan itxialdian daude. Askatu.org atariak jakinarazi duenez, atzo, astelehena hasi zuten itxialdia, eta ostiralera arte, ekainak 25, luzatuko dute. Ekainaren 30ean, berriz, espetxeak emandako janariari uko egingo diote.

Frantzia eta Espainiako hainbat espetxetan ari dira borrokaldia egiten urte guztian euskal preso politikoak, eta borrokaldi horien baitan hainbat ekimen egin dituzte ekainean ere. Borrokaldi honekin presoek aldarrikatu nahi dutena honakoa da: Euskal preso politikoei ezartzen ari zaien biziarteko zigorrarekin bukatzea, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak kaleratzea, euskal presoen aurkako sakabanaketa eta bakartze politikarekin eta senideen aurkako miaketa eta jazarpenekin amaitzea.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). Soto del Realean (Espainia) preso, 420 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten.
- Jabi Agirre. Ocaña I.ean (Espainia) preso, 530 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
- Josu Urbieta. (Pow). La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide