San Juan bezpera ospatuko da bihar

Uztarria.eus 2010ko eka. 22a, 14:06

Talde desberdinek emanaldi berezia eskainiko dute bihar, plazan

.21:45ean hasiko da emanaldia

San Juan bezpera izango da bihar, asteazkena, eta usadio zaharrari jarraituz, Azpeitiko plazan sua piztuko dute (21:45) udaberriari agur esan eta udari ateak irekitzeko.

Urteko gaurik laburrena izango da biharkoa, eta ekitaldi berezia egingo dute talde desberdinek: Musika Eskolak, Emakumeen Antzerki Tailerrak, Julian Barrenetxea Abesbatzak, Dantza Suelto Eskolak, Txistulari Taldeak eta Udal Musika Bandak. Natura osatzen duten lau elementu nagusietan oinarritutako ekimena izango da biharkoa: ura, sua, lurra eta haizea.

Herritarrak ekimenean parte hartzera "animatu" nahi ditu antolakuntzaz arduratu den taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide