Juan Antxieta Musika Eskolaren ikasturte amaierako jaialdia, bihar Izarraitz frontoian

Uztarria.eus 2010ko eka. 22a, 20:06

Ikasleen kontzertua 19:30ean hasiko da

Hamabi emanalditan banatutako ekitaldia izango da

Juan Antxieta Musika Eskolak bihar, ekainak 23, agurtuko du 2009-2010 ikasturtea, Izarraitz pilotalekuan egingo duten ikasturte amaierako jaialdiarekin. Urtero bezala, musika eskolako ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoaren emaitza jendaurrean plazaratzeko aukera izango dute, irakasleen laguntzarekin eta gidaritzapean.

Ikasleen kontzertua 19:30ean hasiko da. Hamabi emanalditan banatutako ekitaldia izango da aurtengoa. Txalaparta soinuekin ekingo diote jaialdiari, eta hortik aurrera eszenatokitik igaroko dira hastapen mailako ikasleak eta baletekoak -hauek hirutan-, saxo taldea, metal taldea, teklatuak, kitarra taldea, perkusio taldea, orkestra, banda gaztea eta abesbatza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide