Aranburuk Realean jarraituko du 2012 urtera arte

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2009ko eka. 23a, 12:06

Klubak beste urtebetez luzatu die kontratua kapitain azpeitiarrari

Aranburuk 1997ko ekainaren 22an egin zuen debuta Espainiako Ligako Lehen Mailan Realarekin

Mikel Aranburu erdilari azpeitiarrak beste urtebetez behintzat jarraituko du Realean, astelehen arratsaldean klubak jakinarazi zuenez, 2012ko ekainera arte luzatu baitiote kontratua kapitainari.

Aranburuk 1997ko ekainaren 22an egin zuen debuta Espainiako Ligako Lehen Mailan Realarekin, LogroƱesen kontra. 1999-2000 denboraldian igo zuten lehen taldera. Klubeko datuen arabera, 361 partidatan aritu da eta 24 gol sartu ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide