Euskal Presoen eskubideen aldeko I.Futbol-7 Txapelketa antolatu du Lagun Onak Futbol Taldeak, uztailaren 3rako. Goizean ligaxkak jokatuko dituzte. Arratsalde partean ere partidak izango dira Azpeitiko zelai artifizialean: kanporaketak eta finalak. Parte hartu nahi duten talde kopuruaren arabera, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako zelai artifizialetan izango dira partidak. Datorren astelehenean, ekainaren 28an, 19:30ean Sindikatu Zaharrean egingo dute ligaxkak osatzeko zozketa.
Sariak ere bai
Hainbat sari izango dira txapelketan parte hartzen duten taldeentzat. Txapeldunari afaria eta garaikurra emango zaio, txapeldunordeari, berriz, afaria eta 3. sailkatuari ere afaria emango diote.
Izen ematea
Izena emateko epea bihar, ostirala, bukatuko da. Hala ere, oraindik parte hartu nahi duten baina izena eman ez duten taldeek Orkatz, Zuhatz edo Kiroldegian eman dezakete izena. Taldeak 7 eta 12 lagun bitartekoak izan behar dute, eta taldeko 100 euro ordaindu behar dira.