Uztailaren 3an hasi zen Frantziako Tourra, eta Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra antolatu du hamargarren aldiz.
Jarraipena, webgune honetan
Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:
Hor daude parte hartzeko arauak, izen-emate orria, sarien banaketa...
Aurtengo Pourrak aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.
Eztabaida ere ireki dugu. Han bota zuen iritziak, baietz nik irabazi
eta horrelako erronkak!
Zer egin parte hartzeko
Oso erraza da.
1). Inprimatu iskripzio orria (pdf formatua). Edo, bestela, Etxe-Zuri, Amaia, Iraurgi SB, Orkatz Kultur Elkartea, Korrale, Auntxa, Mendizabal, Lokotx eta Erreka tabernetan edo Ciclos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan aurkituko dituzu; hartu handik.
2). Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteeko Pourrak!
3). Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean, 20 eurorekin batera. Edo, bestela, Uztarrian bertan.
4). Eta jarraitu Pourraren eboluzioa, webgune honetan.
Txirrindulariak
Pourrean pelotoi osoko edozein bederatzi txirrindulari har daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo esprinterrak; mendirako ere, agian, norbait hartzea komeni... Bederatzi txirrindulari, bederatzi soilik. Eta zeinek hartuko dute parte? Tropela.net-en ikusi
Sariak
Sariak honako hauek izango dira, Oinarriak atalean azaldu bezala.
1). Jasotako diruaren %30.
2). Jasotako diruaren %20.
3). Jasotako diruaren %10.
Gainerako %40, Uztarriari laguntzeko izango da.
Sari gehiago
Horiez gain, aurten beste sari batzuk ere banatuko ditugu (postua zehaztuko dugu, partaide kopurua jakindakoan):
Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
Erreka Bike-ren oparia.
Ziklos Beniren oparia.
Aitzaki Kirolaken oparia.
Kirol Patronatuaren oparia.
Larchago ardoaken bi ardo kaxa.
Uztarria Komunikazio Taldearen saria.
Talasoterapiarako bi lagunentzako zirkuitoa
Tiobiboetarako 30 euroko balea.
Sariak San Inazio bezperan banatuko ditugu, Uztarriaren tonbolan (Erdi Kalean).
Parte-hartzea urtez urte
Aurreneko Pourra 2001ean izan zen. Orduan beste sistema batekin egin zen lehiaketa. 108 parte-hartzaile izan ziren. Irabazlea, Gorka Beobide. Bigarren Ion Etxeberria, hirugarren Iban Aranbarri.
Hurrengo urtean 2002an, oraingo sistema hartu zen; alegia, bederatzi txirrindulari eta talde bat ordenean aukeratzeko sistema.
- 2001: 108 parte-hartzaile.
- 2002: 83.
- 2003: 109.
- 2004. 141.
- 2005: 179.
- 2006: 113.
- 2007: 115.
- 2008: 116.
- 2009: 149.
- 2010: 120.
Pourraren bukaerako albisteak uztarria.com-en
- 2001 (orduan Pourrak beste sistema bat zuen, eta datuak ez daude webgunean)
- 2002
- 2003
- 2004
- 2005
- 2006
- 2007
- 2008
- 2009
- 2010
Besterik
- Tourraren webgune ofiziala:www.letour.fr
- Tourra jarraitzeko webgune interesgarri bat (ingelesez)