Joan den astelehenetik, ekainak 28, udako ordutegia dute Enparan Dorretxean dagoen Udal Liburutegiak eta Plaza Txikian dagoen Gazte Informazio Bulegoak (GIB).
Liburutegia astelehenetik ostiralera bitartean izango da zabalik; goizetan 08:30etatik 14:00etara. Gazte Informazio Bulegoa, berriz, uztailaren 29ra arte, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era egongo da zabalik. Abuztuan, aldiz, itxita egongo da.