Uztailaren 3an, larunbata, hasiko da Frantziako Tourra. Hori dela eta, Azpeitian, Uztarriak Pourra antolatu du hamargarren aldiz. Izena emateko epea ostiral honetan, ekainaren 2an, amaituko da.
Jarraipena, webgune honetan
Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:
www.uztarria.com/pourra/2010
Hor aurkituko dituzue parte hartzeko arauak, izen-emate orria, sarien banaketa nola egingo den...
Aurtengo Pourrak iazko eta aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.
Eztabaida ere ireki dugu. Han bota zuen iritziak, baietz nik irabazi eta horrelako erronkak!
Zer egin parte hartzeko
Oso erraza da.
1). Inprimatu iskripzio orria (pdf formatua). Edo, bestela, Etxe-Zuri, Amaia, Iraurgi SB, Orkatz, Korrale, Auntxa, Mendizabal, Lokotx eta Erreka tabernetan edo Ciclos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan aurkituko dituzu; hartu handik.
2). Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteeko pourrak!
3). Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean, 20 eurorekin batera. Edo, bestela, Uztarrian bertan.
4). Eta jarraitu Pourraren eboluzioa, webgune honetan.
Txirrindulariak
Pourran, pelotoi osoko edozein bederatzi txirrindulari har daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo esprinterrak; mendirako ere, agian, norbait hartzea komeni... Bederatzi txirrindulari, bederatzi soilik. Eta zeinek hartuko dute parte? Tropela.net-en ikusi
Sariak
Sariak honako hauek izango dira, Oinarriak atalean azaldu bezala.
1). Jasotako diruaren %30.
2). Jasotako diruaren %20.
3). Jasotako diruaren %10.
Gainerako %40, Uztarriari laguntzeko izango da.
Sari gehiago
Horiez gain, aurten beste sari batzuk ere banatuko ditugu (postua zehaztuko dugu, partaide kopurua jakindakoan):
Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria
Erreka Bike-en oparia
Ziklos Beniren oparia
Aitzaki Kirolaken oparia
Kirol Patronatuaren oparia
Larchago ardoaken 2 ardo kaxa
Uztarriaren saria
Talasoterapiarako 2 lagunentzako zirkuitoa
Tiobibotarako 30ko balea
Sariak San Inazio bezperan banatuko ditugu Uztarriaren tonbolan.
Parte-hartzea
Aurreneko Pourra, 2001ean izan zen. Orduan, beste sistema batekin egin genuen lehiaketa. 108 parte-hartzaile izan ziren. Irabazlea, Gorka Beobide. Bigarren Ion Etxeberria, hirugarren Iban Aranbarri.
Hurrengo urtean, 2002an, oraingo sistema hartu zen; alegia, 9 txirrindulari eta talde bat ordenean aukeratzeko sistema. 83 partaide izan ziren 2002an. Geroztik parte-hartzaile kopurua goraka joan da; 109 (2003an), 141 (2004an) eta 179 (2005ean).
Besterik
Beste lotura batzuk:
Tourreko webgune ofiziala: www.letour.fr
Tourra jarraitzeko webgune interesgarri bat (ingelesez)
Iazko Pourreko irabazleen albistea
2004. urteko bukaerako albistea.
2003. urteko bukaerako albistea.
2002. urteko irabazleen albistea.
2001. urtekoen argazkia (Orduan, Pourrak beste sistema bat zuen, eta datuak ez daude webgunean).