Joan den ostiralean, ekainak 25, Lagun Onak Futbol Taldeak denboraldi bukaerako afaria egin zuen Kiruri jatetxean. Urteroko moduan, hainbat sari banatu zituzten afal ostean, baina agurrentzat tartea ere izan zen. Izan ere, Aitor Zulaika gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaileak eta Juan Ramon Olalde "Kinttela" lehen taldeko delegatuak Lagun Onak uzteko erabakia hartu dute denboraldi bukaera honetan.
Denboraldian egindako lanari esker, talde bakoitzeko jokalari onenek eta golegile nagusiek sari bana jaso zuten.
Honakoek jaso zituzten sariak:
Alebin maila
Goleatzailea: Ander Donazar
Jokalari onena: Xuban Arrizabalaga
Infantil Txiki maila
Goleatzailea: Andoni Carrasco
Jokalari onena: Aitor Odriozola
Ohorezko infantil maila
Goleatzailea: Iñaki Bastida
Jokalari onena: Ander Arteaga
Kadeteen 1. maila
Goleatzailea: Aritz Alberdi
Jokalari onena: Jabier Soto
Jubenilen maila
Goleatzailea: Aitor Azpiazu
Jokalari onena: Jagoba Labaka
Erregional maila
Goleatzailea: Alain Guridi
Jokalari onena: Mikel Albizuri
Gizonezkoen 3.maila
Goleatzailea: Xabier Bastida
Jokalari onena: Iban Agirrezabala
Infantil neskak
Goleatzailea: Maddi Berasategi
Jokalari onena: Elena Nazabal
Kadete neskak
Goleatzailea: Olaia Iraola
Jokalari onena: Ainitze Uzkudun
Emakumezkoen Erregional maila
Goleatzailea: Eguzkiñe Peña
Jokalari Onena: Janire Alkorta