Udalbiltzari elkartasuna adierazteko argazkirako deia egin dute biharko Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 1a, 13:07

.19:00etan aterako dute argazki erraldoia, Frontoi Txikian

Hilaren 16an, berriz, manifestazioa izango da, 19:30ean abiatuta

Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari eta Udalbiltza aske! lelo hartuta, elkartasuna argazki erraldoia aterako dute bihar, 19:00etan, Azpeitiko Frontoi Txikian. Udalbiltzaren Azpeitiko babes taldeak argazkian parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Bestetik, hilaren 16rako manifestazioa deitu dute Azpeitian, 19:30ean, herriko plazatik irtenda. Hurrengo egunean, hilaren 17an, Udalbiltza auziaren kontrako manifestazio nazionalera deitu dute, Bilbon Casilla plazatik 17:30ean hasita.

Epaiketa, hilaren 15ean

Hilaren 15ean hasiko da Udalbiltzaren kontrako epaiketa, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 22 lagun daude auzipetuta, tartean Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra. Haien kontra 10 eta 22 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute, ETArekin lotura dutelakoan. 2003an egin zuten Udalbiltzaren kontrako operazioa.

Uztarriak Miren Odrizola eta Xarlo Etxezaharretari egindako elkarrizketa ikusteko egin klik hemen .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide