Irailean igeriketa ikastaroa egingo duten haurren zerrendak prest daude

Uztarria.eus 2010ko uzt. 1a, 18:07

Irailean igeriketa ikastaroa egingo duten umeen zerrendak prest daude

Uztailaren 22a izango da baieztatzeko azken eguna

Azpeitiko Udal Igerilekuan irailean hasiko diren igeriketa ikastaroetan izena emanda dauden haurren zerrendak kalean dira dagoeneko. Udal Kirol Patronatuko arduradunek umeen gurasoei parte-hartzea baieztatzeko eskatu diete.

Parte-hartzea baieztatzeko gurasoek igerilekura bertara joan beharko dute; aurten, lehenengo aldiz, arduradunek ez baitute etxeetara deituko ordutegiaren berri eman eta baieztapena jasotzeko. Baieztatzeko azken eguna, uztailaren 22a izango da.

Azpeitiko Udal Igerilekuak 2003 eta 2010 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroak antolatzen ditu. Esan bezala, lehenengo saioko zerrendak osatuta daude, baina beste bi saio ere egingo dituzte: 2011ko urtarriletik martxora bat eta apiriletik ekainera bestea. Bi saio hauetarako izen ematea zabalik dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide