Zuzenien probako irteera orduak, zehaztuta

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 2a, 11:07

Mendiko proba bertikala 10:00etan hasiko da Ezkerretegi baserriaren ondoan

Aurrez izena emateko epea bukatu da, eta 134 kirolari daude zerrendan

Igandean, Azpeitian, Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala jokatuko dute. Herenegun bukatu zen izena aurrez emateko epea, eta 134 kirolari daude zerrendan. Erlojuaren aurkako proba da, eta 30 segundoko aldearekin irtengo dute parte-hartzaileek, 10:00etatik aurrera, Ezkerretegi baserritik. Parte-hartzaile bakoitzaren irteera ordua zehaztu dute Lagun Onakekoek, eta honako webguneetan dago ikusgai: www.lagunonakmb.org edota www.urola-kostakohitza.info .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide