Azpeitiko kontsumo taldea lehen pausuak ematen hasi da. Irure baserritik ekartzen dituzten lehen otarrak: barazkiak, ogia, arrautzak eta oilaskoa. Taldeko kideek astelehenero jasotzen dituzte otarrak, 20:00etan, azoka plazan.
Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek, datorren astearterako deitu duten bileran parte hartu dezakete. Bilera 19:00etan hasiko dute, Mendizaleen tabernan (Elizkalean).
Kontsumo taldearen helburua, taldea zabaltzea da, taldekideekin eta produktu berriekin. Kontsumo taldekoekin harremanetan jarri nahi dutenek azpeitiko@gmail.com helbidean ere badute aukera.