Pourrak 120 parte-hartzaile ditu

Uztarria.eus 2010ko uzt. 5a, 13:07

Lehen hiru sailkatuez gain, 4, 6, 12, 18, 24, 36, 48, 69, 87, 106 eta 120. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten

Irabazleak 720 euro eramango ditu

Hamargarren aldiz antolatu du Uztarriak Pourra, eta 120 parte-hartzaile izango ditu aurtengo jokoak. Uztailaren 25ean bukatuko da Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-. Iaz, 149 parte-hartzaile izan zituen Pourrak. 2001ean, lehen edizioan, 108.

Uztailaren 25era bitartean Pourrako eta Tourreko sailkapenak egunero argitaratuko dira uztarria.com-en. Horrez gain, Etxe-Zurin, Amaian, Orkatzen, Korralen, Errekan, Iraurgi SBn, Auntxanean, Ziklos Benin, Erreka Biken, Aitzaki Kirolaken eta Lokotx tabernan ostiralero utziko ditu Uztarriak sailkapenak, jendeak ikusteko.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak, eztabaida... jarraitzeko, gogoratu, Pourra'09ren helbidea: uztarria.com/pourra/2010

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 720 euro eramango ditu. Bigarrenak 480 eta hirugarrenak 240. Aurten ere, lehen hiru sailkatuez gain, 4, 6, 12, 18, 24, 36, 48, 69, 87, 109 eta 120. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute.

  • 1goak: 720 euro.
  • 2.enak: 480 euro.
  • 3.enak: 240 euro.
  • 4.enak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
  • 6.enak: Uztarriaren saria.
  • 12.enak: Erreka Bike-n oparia.
  • 18.enak: Ziklos Beniren oparia.
  • 24.enak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 36.enak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia.
  • 48.enak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua.
  • 69.enak: Larchago ardoak.
  • 87.enak: Uztarriaren saria.
  • 109.enak: Larchago ardoak.
  • 120.enak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide