Xoxoten azkarren Osa, marka jarriz

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010ko uzt. 6a, 13:07

Iñaki Aranaga azpeitiarra mendian gora.

Zuzenien proban Nerea Amilibia aiarra izan da emakumeetan aurrena eta Euskal Herriko Bertikalen Kopan sailkapenean lehenengoa da

Lehenengo azpeitiar gizonezkoa Josu Arregi izan zen eta emakumeetan, berriz, Jone Urkizu

Lasterketako argazki bilduma ikusteko egin klik hemen

Herenegun Azpeitiko II. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala jokatu zen, eta bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, marka berriak jarri zituzten. Aitor Osa itziartarrak irabazi zuen proba 26:58 denbora eginda.Iaz, Julen Aranguenak jarritako marka ia hiru minututan ondu zuen Osak. Emakumezkoen artean Nerea Amilibia aiarra izan zen mendi proban onena, 35:26 denbora eginda. Honek, iaz Izaskun Zubizarretak jarritako marka, bi minututan ondu zuen.

Lehen azpeitiarrak Josu Arregi (30:30) eta Jone Urkizu (43:18) izan dira. Arregik berak iaz egindako denbora 11 segundotan ondu du eta Urkizuk iaz baino hiru minutu erdi gutxiago behar izan ditu Ezkerretegi baserri ataritik Xoxoteko San Inazioren irudira bitarteko ibilbidea egiteko.

Iaz, uztailaren 26an jokatu zuten Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako erlojupeko mendiko lasterketa. Aurten aurreratu egin dute probaren eguna. Hiru kilometroko ibilbidea egin behar izan dute parte-hartzaileek, Ezkerretegi ataritik irten eta Xoxoteko San Inazioren irudira bitartean. 10:00etan hasi zen proba eta 30 segundoko tartearekin irten zuten parte-hartzaileek. Goizean lainotuta zegoen, baina bero. Goian, berriz, lainotuta eta fresko zegoen. Ibilbidearen gune batzuk labainkorrak zeuden gainera, baina hala ere parte-hartzaile askok iaz baino denbora hobea egitea lortu dute. 122 kirolarik bukatu zuten proba. Sailkapenak honako bi webgunetan ikus daitezke: www.lagunonakmb.org edota www.urola-kostakohitza.info.

Kopan, Amilibia irabazten

Zuzenien proba Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Koparako puntuagarria izan da. Kopako zirkuituan hiru proba jokatu dituzte, eta bakar bat falta da bukatzeko, irailaren 19an, Uharte Arakilen jokatuko dena.

Emakumezkoen sailkapenean Nerea Amilibia dago aurrena, 300 punturekin; Jone Urkizu azpeitiarra hirugarren dago, 192 punturekin. Gizonezkoetan, berriz, Didier Zago da lider.

Bezperan, lapurreta

Zuzenien proba bezperan, antolatzaileek proba antolatzeko hainbat prestaketa egin zuten. Horretarako, hainbat material eramanda zuten Ezkerretegi atarira (HITZAren irteerarako arkua, aulkiak, mahaiak muntatzeko oholak eta astoak...). Bada, arratsaldean arkua, aulkiak eta astoak bateren batek harrapatu egin zituen.

Lasterketako argazki bilduma ikusteko egin klik hemen

Azpeitiarren sailkapena

Gizonezkoak

  1. Arregi Olaizola, Josu (Azpeitia) 30:30
  2. Altuna Alberdi, Joseba (Azpeitia) 32:35
  3. Bikendi Igarzabal, Jon (Azpeitia) 33:30
  4. Manzisidor Ermina, Xabat (Azpeitia) 34:15
  5. Zelaia Etxaniz, Jexux (Azpeitia) 34:28
  6. Aizpuru Bereziartua, Enekoitz (Azpeitia) 35:40
  7. Egiguren Iturralde, Jokin (Azpeitia) 36:09
  8. Maiz Gastesi, Frantzisko Jabier (Azpeitia) 36:27
  9. Garate Alberdi, Jon (Azpeitia) 36:39
  10. Errazu Alberdi, Jexux Mari (Azpeitia) 36:41
  11. Olaizola Borda, Mikel (Azpeitia) 36:42
  12. Artetxe Eizagirre, Mikel (Azpeitia) 37:22
  13. Aranaga Azkune, Iñaki (Azpeitia) 37:42
  14. Arregi Esnaola, Aitor (Azpeitia) 38:47
  15. Ortega Agote, Joseba (Azpeitia) 38:52
  16. Sagardogi Uzkudun, Angel (Azpeitia) 38:58
  17. Agirre Aierbe, Juan Luis (Azpeitia) 39:05
  18. Oiartzabal Aranbarri, Oier (Azpeitia) 39:23
  19. Segurola Etxeberria, Xanti (Azpeitia) 40:29
  20. Segurola Usabiaga, Iker (Azpeitia) 40:32
  21. Gorrotxategi Urbieta, Mikel (Azpeitia) 41:06
  22. Martija Roteta, Joxe (Azpeitia) 41:20
  23. Goenaga Arrieta, Asier (Azpeitia) 41:33
  24. Garate Alberdi, Ander (Azpeitia) 43:13
  25. Segurola Usabiaga, Haritz (Azpeitia) 45:01
  26. Aramendi Ezenarro, Asier (Azpeitia) 49:35
  27. Intxaurrondo Etxabe, Iñaki (Azpeitia) 53:48
  28. Aldalur Korta, Iagoba (Azpeitia) 57:45
  29. Gorrotxategi Larrañaga (Azpeitia) 1:03:12

Emakumezkoak

  1. Urkizu Mendiola, Jone (Azpeitia) 43:18
  2. Alkorta Uzkudun, Ana (Azpeitia) 53:15

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide