Azpeitiko txirrindularitza zaletu talde batek Oñatin antolatutako ekimenarekin bat egin eta Frantziako Tourra ikustera joateko irteera antolatu du. Uztailaren 20tik 22ra egingo dute irteera, hiru egun eta bi gau igaro eta bi etapa ikusteko asmoarekin. Autobusa uztailaren 20an aterako da Azpeititik, 09:00etan, hilaren 22an bueltatzeko.
Aurreneko egunean, Frantziako birako 17. etapa, Bagnères-de-Luchon-Pau (199,5 kilometro), ikustera joango dira. Egun bat beranduago, 21ean, atseden eguna hartuko dute. Azkenik, uztailaren 22an, Pau- Col du Tourmalet (174 km.) etapa mitikoa ikustera joango dira. Etapa ikusi ondoren, itzuliko bidaia egingo dute irteeran parte hartzen dutenek.
Txangoan parte hartu nahi dutenek uztailaren 14a baino lehen eman behar dute izena Aitzaki Kirolaken edo 943-150738 telefonoan. Autobusarengatik, jatekoarengatik eta edariengatik 130 euro ordaindu beharko dira.