Uztailaren 18rako, iganderako, antolatu duten errekortarien jaialdirako sarrerak salgai jarri ditu Zezen Beltz elkarteak, atzotik. Zezen Plazan egingo dute saioa, 18:30ean hasita.
Helduentzako sarrerak 15 eurotan salduko dituzte. 6 eta 14 urte arteko haurren sarrerak 8 eurokoak izango dira, eta 5 urte arteko umeentzako sarrerek, berriz, 2 euro balioko dute.
Honako tokietan eskuratu daitezke sarrerak: Azpeitian, Eguzkitza, Zuhatz, Ametsa, Etxe-Zuri, Saski-Baloia, Juantxo Txiki eta Diego tabernetan; eta, Azkoitian, Elurre kafetegian.