Gaur, asteartea, jakinarazi du Udalak Sanagustin Kulturguneko ekipamendu teknikoa bideratzeko beharrezkoa zen sinadura iritsi dela. Altuna y Uria enoresak eta Espainiako Etxebizitza Ministerioak egin dute lanen azken fasea (ekipamendu teknikoa: argiztapena, soinua...) hasteko beharrezkoa zen tramitea.
Lanek 300.000 euroko aurrekontua izango dute. Formatu txikiko ikuskizunentzat erabiliko den gunea da San Agustin eta 300 bat lagunentzako eserlekuak izango ditu.
Udalaren arabera, urria inguruan zabalduko da kulturgunea. Materialaren bilketa hil honen amaierarako egitea aurreikusten dute, baina horretaz gain, lanak pare bat hilabetean luzatuko dira. Ana Mendizabal Euskara eta Kultura Batzordeburuak jakinarazi duenez, "abuztua tartean dago eta, hori dela eta, urria bukaerarako espero dezagun lanak amaituta egotea".
Bide luzea
1998an erabaki zuten San Agustinen lanak hastea. Hamabi urte pasatu dira ordutik. 2006an Espainiako Gobernuak eta Udalak protokoloa zehaztu zuten. 2007ko abuztuan hasi zituzten lanak, eta gaur arte luzatu dira. Azken fasea datozen hilabeteetan egingo dute, eta urria amaierarako Sanagustin Kulturgunea "erabilgarri" izango delakoan dago Udala.
Sanagustinen kronologia ikusteko egin klik hemen