Saninazioetako Zezenketa Feriarako abonuak jaso daitezke jada

Uztarria.eus 2010ko uzt. 7a, 12:07

Uztailaren 17a bitartean jaso ahal izango dira, Udaltzaingoaren bulegoen ondoko lokalean

Uztailaren 17rako eskuratu ez dituztenek, abonuak jasotzeko eskubidea galduko dute

Saninazioetako Zezenketa Feriarako abonuak jaso daitezke, atzotik. Uztailaren 17a bitartean Udaltzaingoaren bulegoen ondoan dagoen lokalean, Plaza Txikian, eskuratu ahal izango dira abonuak. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara zabalduko dute salmenta gunea. Telefonoz ere egin daiteke eskaria (943-15 71 60). Uztailaren 17rako eskuratu ez dituztenek, abonuak jasotzeko eskubidea galduko dute.

Sarrera arruntei dagokionez, uztailaren 19tik 29a bitartean jarriko dituzte salgai toki eta ordutegi berean. Azpeitian ez ezik, Donostian eta Zarautzen ere erosi ahal izango dira sarrerak. Donostian, Antonio, Adarra eta El Doble tabernetan eta Algorri jatetxean salduko dituzte. Zarautzen, berriz, Joe tabernanegongo dira eskuragarri.

Egunean bertan zezen-plazan ere salduko dituzte sarrerak, 16:00etatik aurrera.

Hiru zezenketa

2010eko Saninazioetako Zezenketa Feria uztailaren 25ean hasiko da, Santiago Egunez, desenkajonamenduarekin. Zezenketaldietan toreatuko diren zezenen aurkezpena abonutik kanpo egongo da eta 18:30ean hasiko da. Ondoren, hiru zezenketa izango dira, uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean.

Morenito de Aranda, Ivan FandiƱo eta Miguel Angel Delgado ariko dira San Inazio bezperako zezenketan. San Inazio Egunekoan, berriz, Rafaelillo, Alberto Aguilar eta Javier Cortes. San Inazio Bigarrengoan, Manuel Jesus El Cid, Jose Maria Manzanares eta Arturo Macias toreatzaileak ariko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide