Abian da dagoeneko Orkatzeko III. Klik Argazki Lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 7a, 12:07

Lehiaketako gaia euskal presoak eta oporrak izango da

Argazkiak irailaren 30a baino lehen utzi beharko dira Orkatzen

Orkatzeko III. Klik argazki lehiaketa martxan da dagoeneko. Aurreko urteetako arrakasta ikusita, Orkatz Kultur Elkarteak beste behin antolatu du lehiaketa.

Ekimenean parte hartzeko, irilaren 30a bitartean aurkeztu ahal izango dira argazkiak. Iaz bezala, aurten ere gai baten inguruko argazkiak aurkeztu beharko dira; Euskal presoak eta oporrakda gaia. Hala, herritarrek oporretan doazen tokira doazela, euskal presoak gai hartuta ateratako argazkiak jasoko dituzte. Antolatzaileek zenbait ideia ere eman dizkiete lehiaketan parte hartzeko asmoa dutenei. Adibidez, munduko txoko desberdinetan euskal presoen aldeko maindirea erabiltzea.

Argazkiak nahi den formatuan aurkeztu ahal izango dira eta egilearen izena eta argazkia non aterata dagoen zehaztu beharko da. Orkatzen bertan utzi edo orkatz azpeiti@euskalerria.org postara bidal daitezke argazkiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide