Joan den asteburuan jokatu zen Tuteran Euskal Herriko Infantilen Udako Txapelketa. Bertan, Ainitze Odriozolak eta Ainhoa Goenagak hartu zuten parte.
Ainitze Odriozola 100 metro eta 200 metro librean aritu zen, eta 26. eta 33. postuan sailkatu zen hurrenez hurren. Ainhoa Goenaga, berriz, 200 metro bizkarrean lehiatu zen eta zilarrezko domina lortu zuenez, Euskal Herriko txapeldunorde izendatu zuten. Horrez gain, Goenaga 100 metro librean aritu zen eta zazpigarren postua eskuratu zuen. 200 metro librean ere parte hartu eta 10. sailkatu zen.