Ekainaren 13an, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala irabazi zuen Azpeitiak Hernaniren kontra, Donostiako Atano III. pilotalekuan.
Hori dela eta, Euskal Herriko Herriarteko Txapelketan parte hartuko du Azpeitiak. Ostiral honetan, uztailak 9, finalerdietako joanekoa jokatuko du Azpeitiak Markinaren aurka, Azpeitiko Frontoi Txikian, 22:00etatik aurrera. Itzulikoa, uztailaren 17an jokatuko dute Markina-Xemeingo pilotaleku nagusian, 11:00etan hasita.
Finalerdietako beste kanporaketa Baztan eta Amurriok jokatuko dute. Finala, berriz, Baztan eta Amurrioren arteko kanporaketako irabazleak eta Azpeitia eta Markinaren kanporaketako irabazleak jokatuko dute.