Aurtengo saninazioetako txupinazoa Erniarraitzeko kideek eta Ikastolako sortzaile zein lehenengo andereñoek botako dute. Aurten, Erniarraitzek hamar urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekimen egin dituzte aurten Bertso Elkarteko kideek. Erniarraitzekoekin batera Ikastolako lehenengo andereñoek eta Azpeitiko Ikastolaren sortzaileek botako dute txupinazoa. Ikastola sortu zela 40 urte bete dira aurten.
Iaz Baigera Elkarteko Carmen Loinazek eta Gaztetxeko Leire Larrañagak bota zuten suziria .