San Inazio jaietako hainbat eginkizunerako (aparkalekuetarako, su festetan edota zezen-plazan zaintza egiteko) lanpostuak eskaintzen ditu Azpeitiko Udalak. Euskararen ezagutza, langabezian egotea eta antzeko eginkizunetan esperientzia izatea kontuan hartuko dituzte langileak aukeratzerako orduan.
Lan eskaintzan izena uztailaren 12tik 20ra (biak barne) bitartean eman behar da. Horretarako, eskabide orria bete eta NANaren fotokopiarekin batera, udaletxean bertan aurkeztu beharko dute. Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute.