Urbasara asteburu-pasa antolatu dute mendizaleek

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 12a, 12:07

Hilaren 17an eta 18an egingo dute asteburupasa

Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 25 euro

Lagun Onak Mendi Bazkunak Urbasara haur eta gazteentzako asteburu-pasa antolatu du hilaren 17 eta 18rako. Autobusak herriko plazatik aterako dira uztailaren 17an, 10:00etan. Han, Artzainen Ibilbidea eta Iturrietako Ibilbidea egingo dituzte. Gaua, berriz, Bioitza kanpinean igaroko dute. Igande arratsaldean itzuliko dira etxera.

Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 25 euro. Salneurriak barne hartzen ditu: larunbateko afaria, igandeko gosaria eta bazkaria, eta kanpineko egonaldia. Izena, hilaren 15erako eman behar da mendizaleen tabernan edota lagunonak@euskalnet.net helbidean. Kanpin denda, lotarako zakuak eta ibilaldietarako jateko eta edatekoak norberak eraman behar ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide