Jagoba Beobide, Cordobara

Uztarria.eus 2010ko uzt. 12a, 13:07

Jagoba Beobide erdilaria Cordoban ariko da datorren denboraldian.

Urtebeteko kontratua egin diote

Beobidek 23 urte ditu eta erdilaria da

Jagoba Beobide futbolariak Cordoba Espainiako Bigarren Mailako taldean jokatuko du hurrengo denboraldian. Urtebeterako kontratua egin diote, baina denboraldi bukaeran luzatzeko aukera izan dezake: "Urtebeterako egin didate kontratua, baina denboraldia ondo joanez gero luzatzeko aukera izango nuke, baita 28 partida baino gehiago jokatuta ere".

Datorren igandean joango da Cordobara (Andaluzia, Espainia), astelehenean hasiko baitute aurredenboraldia. Beobideren esanetan, "esperientzia berria izango da, hiriburuko taldea da Cordoba eta talde handia gainera". Hemendik joatea gogorra egingo zaiolakoan dago jokalari gaztea: "Alde egitea gogorra egingo zait, baina ohituko gara. Ea nola joaten den".

Real Unionen ibili da Beobide azken urteetan. Erdilaria da eta 23 urte ditu. Kadetea zela hasi zen Beobide Realean jokatzen, aurretik, Lagun Onaken jokatzen zuen, alebinetan eta infantiletan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide