Espainiako Kopako emakumeen bosgarren proba jokatu zuten joan den asteburuan, Aranda de Dueron (Burgos, Espainia). Elite, junior eta kadete mailako 108 txirrindularik hartu zuten parte. Mireia Epelde Eliteko eta Lointek taldeko txirrindulari azpeitiarrak bigarren bukatu zuen proba. Lasterketaren azkenengo itzulian, taldekide duen Silvia Tiradok aurrea hartu zien besteei, eta hark irabazi zuen proba.
Espainiako Kopako sailkapen nagusian hirugarren tokian dago Epelde, 174 punturekin. Aurrenengo postuan Rosa Bravo dago, 201 punturekin, eta bigarren Lucia Gonzalez (Lointek), 182rekin. Oraindik ez da ziurra irailean Espainiako Kopako beste lasterketarik jokatuko den eta sailkapena gaur egun dagoen bezala geldituko den ala ez.