Udalbiltzaren aldeko manifestaziora autobusa

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 14a, 12:07

Larunbatean, uztailak 17, izango da manifestazioa Bilbon

Azpeititik Bilbora joateko autobusak antolatu dituzte eta joan nahi dutenek Orkatz, Oñatz edo Jim Clarck tabernan eman dezakete izena

Larunbatean, uztailak 17, Bilbon Udalbiltzaren kontrako epaiketa salatzeko eta auzipetuei babesa azaltzeko manifestazioa izango da.

Azpeititik Bilbora joateko autobusak antolatu ditu Udalbiltzaren aldeko babes taldeak . Autobusak, 15:45ean Etxe Zuri pareko autobus geltokitik irtengo du eta doan izango da. Baina aurretik autobuserako izena eman behar da honako tokiren batean: Orkatzen, Oñatz tabernan edo Jim Clarck tabernan.

.22 dira Udalbiltzako auzipetuak, tartean, Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide