Jakina da, jendarte matxistak emakumeen gainean ezartzen digun botere kaltegarria, eta horregatik sortzen ditugu emakume talde, bilgune, foro, emakume mahai, e.a. Hauen helburuetako bat, emakumeok gure burujabetza lortzea da eta, ondorioz, gure bizia askatasunean geuk nahi bezala antolatzea eta bizitzea.
Azpeitian, orain urte batzuk, Udalaren ekimenez Emakume Mahaia sortu zen eta mahai hau era eta pentsaera ezberdinetako emakumeok osatzen dugu. Miren Odriozola hasieratik da bertako partaide, eta uztailaren 15etik aurrera Udalbiltzako kide izateagatik epaituko dute. Estatu Espainolak bere indarra erabiltzen du politika legala egiten duenaren aurka, euskararen alde egiten duenaren aurka... Inputatuta daudenen egitasmoak geldiaraziz: lanekoak, kulturalak, pertsonalak... dena paralizatzen dute. Zer eskubiderekin?
Azpeitiko Emakume Mahaiaren nahia, Mirenek gurekin jarraitzea da, bere iritzia eta lana beste kideena bezala ezinbestekoa delako gure helburuak lortzeko. Eta egun hauetan gure besarkada eta animo handienak eman nahi dizkiogu. Ezinbestekoa dugu denon artean bidegabekeria hauekin bukatzea! Animo Miren, hirekin gatxauden!