Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

uztarria.com, Berria.info 2010ko uzt. 15a, 13:07

Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa eta Hazparneko hautetsi ohia ez da azaldu; hura bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko eskatu du Gomez Bermudez epaimahiburuak

Miren Odriozola da beste auzipetu bat; bihar Azpeitian manifestazioa

Azkeneko albistea (uztailak 16, 10:25). Berria-k elkarrizketa egin dio Xarlo Etxezaharretari. Hemen

Udalbiltzaren kontrako epaiketa gaur hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Xarlo Etxezaharreta hazpandarra ez da epaiketara azaldu, iragarri zuen moduan. Hori dela-eta, Javier Gomez Bermudez epaimahaiburuak Etxezaharreta bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko agintzeaz gain, Espainiaren esku uzteko agindu du, euroagindua martxan jartzeko.

Etxezaharreta Hazparnen bizi da eta Iparraldean Udalbiltza legezkoa da. Ekainean epaiketara ez zela joango iragarri zuenean, honela arrazoitu zuen bere erabakia: "Madrilekin problemak ditugularik, ez gehiago erantzutea erabaki dut".

Miren Odriozola Azpeitiko zinegotzi ohia da beste auzipetu bat. IƱaki Errazkin Azpeitiko ezker abertzaleko zinegotzia Madrilen da gaur, babesa ematen. Bihar herrian manifestazioa izango da, 19:30etik aurrera, plazatik irtenda.

Uztarriak biei 2008an egindako elkarrizketa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide