Ehunmilak Euskal Herriko Ultratrail lasterketa gaur hasiko da 18:00etan, Beasainen eta Gipuzkoako hainbat eskualde zeharkatuko dute parte-hartzaileek.
Gaur, 23:00ak ingurutik aurrera Azpeititik pasatzen hasiko dira kirolariak. Erlotik jaitsi eta herriko azoka plazan jarri duten kontroletik pasatu beharko baitute. Ondoren, Erniorako bideari ekingo diote. Azpeitiko kontrola ibilbideko 55 kilometroan dago; ibilbideak 167 kilometro ditu.