Bihar, larunbata, jokatuko du Azpeitiak Euskal Herriko Herriarteko finalerdietako itzulikoa Markinaren aurka. Lehia 11:00etan hasiko da Markinako pilotaleku nagusian.
Joaneko partida Frontoi Txikian jokatu zuten pasa den asteburuan, eta Azpeitiak galdu egin zuen Markinaren aurka, 2-1. Kadeteek 13 puntuko aldearekin galdu zuten (9-22), eta jubenilek 15 puntu gutxiago eginda (7-22). Seniorrak izan ziren irabazi zuten bakarrak, 22-5 eginda.
Ekainaren 13an, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finala irabazi zuen Azpeitiak Hernaniren kontra, Donostiako Atano III. pilotalekuan.