Baigera Jubilatuen Elkartekoek azaldu dutenez, desenkajonamendurako eta San Inazio eguneko zezenketarako sarrerak urtero bezala Udaltzaingoaren ondoko lokalean erosi beharko dira.
Sarrerak eskuratzeko egunak eta ordutegia ere zehaztu ditu Baigerak: uztailaren 19tik eta 29ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara
Galiziara bidaia
Baigera Erretiratuen Elkarteak, Azkoitiko Plaza Ondorekin batera, Galiziara bost eguneko bidaia antolatu du irailerako. Dagoeneko bidaiarako izena emateko epea zabalduta dute.
Irteera irailaren 13tik 17ra bitartekoa izango da eta pertsonako 300 euro ordaindu behar dira. Prezio horretan sartzen dira: lau gaueko egonaldia Lugon, dena sartuta, eta Santiagoko, Coruñako eta Lugoko bisita gidatuak.
Norbaitek bakarrik joan nahiko balu, 90 euroko gehigarria ordaindu beharko luke.
Kantu poteoa
Uztailaren 25ean, Baserritarren egunean, Gaztetxeko eta Baigerako kideek kantu poteoa egingo dute trikitilarien laguntzarekin. Hori dela-eta, parte hartu behar duten guztiei dei egin nahi die Baigerak uztailaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Baigerako aretoan egingo duten entseguan parte hartu dezaten.