Ikasberri Kirol Elkartea datorren futbol denboraldia prestatzen hasita dago. Denboraldi berrian orainarte baino talde gehiago izango ditu; bi gehiago, hain zuzen ere. Hala, bost futbol talderekin ariko da Ikasberri.
Talde horiek osatzen eta prestatzen joateko entrenamendu bilerak deitu dituzte datorren asterako. Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, Garmendipeko belar artifizialeko zelaian Erregional mailako mutilekin deitu dute entrenamendua. Maila horretan jolastu nahi duten herritarrak han parte hartzera deitu dituzte.
Hurrengo egunean, ostegunean, 17:00etan, infantil nesken entrenamendu saioa deitu dute, Garmendipen hau ere. Ondoren, 18:30ean, kadete mutilekin elkartuko dira. Entrenamendu saio hauetara kirola egiteko arroparekin joateko eskatu dute Ikasberri Kirol Elkartekoek.
Infantil eta jubenil mutilen mailako taldeen entrenamendu saiorik ez dute aurreikusi oraindik. "Taldeak dagoeneko nahiko osatuta daudelako", azaldu dute.