Azpeitiko Udalak jakinarazi eta gogorarazi duenez, Soreasun eraikitako lur azpiko aparkaleku berriak dagoeneko erabiltzeko moduan daude eta irailaren lehen egunera bitartean doan da bertan autoa aparkatzea.
Udalak azaldu duenez, orain herriko jaiak datozela-eta leku egokia da autoa utzi ahal izateko. Irailaren 1etik aurrera, Soreasuko lur azpiko aparkalekuan autoa ordu eta erdian uztea doan izango da eta hortik aurrera hasiko dira kobratzen. Aparkalekuak bi solairu ditu eta lehen solairukoak txandakako aparkalekuak dira.