Joan den larunbatean, Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdietako itzulikoa jokatu zuten Azpeitiko Ilunpe Elkarteko pilotariek Markinaren aurka. Galdu egin zuten azpeitiarrek eta, beraz, txapelketatik kanpo gelditu da Azpeitiko taldea.
Azpeitiko kadeteek 8-22 galdu zuten, eta jubenilek, berriz, 16-22. Seniorrak izan ziren irabazi zuten bakarrak, 22-20 eginda.
Joaneko partidak joan den asteburuan jokatu zituzten Azpeitiko Frontoi Txikian, eta Azpeitiak 1-2 galdu zuen.