Loraldi 2010 lahiaketa amaitzear da, datorren igandean, Santio egunean, jakinaraziko baita zeintzuk diren aurtengo balkoi eta leiho sarituak. Hiru sari banatuko dituzte: balkoi edo leiho berritzaileenari, tradizionalenari eta herritarren saria.
Herritarren saria aukeratzeko aukera izango da osteguna, uztailak 22, bitartean. Udaletxeko sarreran aukeratutako balkoi eta leihoen argazkiak jarrita daude, eta nahi duenak, gustukoen duen argazkiaren zenbakia kutxa batean sartu besterik ez du egin behar. Udaletxea 08:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Iaz aukeratu zituzten balkoi eta leihoen argazki bilduma ikusteko egin klik hemen