Santio Eguneko txekor errearen pintxoak salduta bilduko duten dirua Haitiko Jacmel-eko Lavanneu komunitateko heziketa egitasmoa lagunduko dute. Hala adierazi du Azpeitiko Mixio Taldeak.
Heziketa proiektua Haitiko Lavanneauko San Antonio parrokian dauden Karitateko Ahizpa Merzedariak eta Donostiako elizbarrutiko Misio Ordezkaritzaren urteetako elkarlan proiektuaren parte da. Misio taldekoek azaldu dutenez, Jacme Haitiko hegoaldean dago, eta 30.000 biztanle ditu. "Landa eremuko ingurua da eta biztanleetatik %60 alfabetatu gabea da eta 10 urtetik gorako haurretatik %60ek ezin dute heziketarik jaso", azaldu dute Mixio Taldekoek.
Lagundu nahi duten heziketa egitasmoaren helburu nagusietako bat, haur, gazte eta helduentzako eskola eraiki eta heziketarako baliabideak lortzea da, "komunitatearen heziketa maila hobetuz eta beharrezko aldaketak eginez".