Azpeitiko San Inazio festetarako Aspek eta Asegarcek pilotako bi jaialdi misto antolatu dituzte. Hilaren 31n, San Inazio egunez, Irujok eta Belokik, Berasaluze VIII.a eta Zubietaren aurka jokatuko dute, Izarraitz pilotalekuan.
Abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenez, berriz, Titin III.a eta Beginok, Bengoetxea VI.a eta Barriolarekin neurtuko dituzte indarrak, Izarraitz pilotalekuan. Bi egunetako profesionalen arteko pilota partidak 22:30ean hasiko dira.