Udaleko Festa Batzordeak jakinarazi duenez, Saninazio festen baitan Haurren Barraka Eguna antolatu dute. Horrela, uztailaren 29an, ostegunean, 16:30etik aurrera prezio murriztuak izango dira barraketan haurrentzat; barraka guztietan 1,50 euroren truke bi fitxa lortu ahal izango dituzte. Udalak herriko haur eta gaztetxo guztiak animatu ditu egun horretan barraketan ibil daitezen, "eurentzat espreski zuzendutako" ekimena izanik.