Bukatu da Pourra'2010

Uztarria.eus 2010ko uzt. 25a, 20:07

Iñaki Azkue, Jose A. Aldalur eta Jon Etxaniz Garciarentzat izango dira aurtengo edizioaren hiru sari nagusiak

Sari banaketa uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, izango da Uztarriak Erdikalean duen tonbolan, 20:00etan hasita

Bukatu da 2010eko Tourra eta, harekin batera, Uztarriaren Pourra. Alberto Contador (Astana) espainiarrak irabazi du aurtengo Tourra, eta Iñaki Azkueren Fruktuoso Martinez taldea izan da Pourra'2010en lehen saria irabazi duena. Bigarren saria Jose A. Aldalurren Xarra taldearentzat izango da, eta Jon Etxaniz Garciaren Txatue taldearentzat hirugarrena. 120 parte-hartzaile izan ditu Pourra'2010ek. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue osorik.

Sarituak eta sariak

Aipatutako hiru sari nagusiez gain, beste hamaika sari ere banatuko ditu Uztarriak Pourra'2010 lehiaketan. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 720 euro. Fruktuoso Martinez, Iñaki Azkue.
  • 2.goak: 480 euro. Xarra, Jose A. Aldalur.
  • 3.goak: 240 euro. Txatue, Jon Etxaniz Garcia.
  • 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria. Astotxo, Gurutz Aldalur.
  • 6.goak: Uztarriaren saria. Rioja D.O.C., Juan Manuel Sierra.
  • 12.goak: Erreka Bike-n oparia. Burugorri!, Maitane Oiarzabal.
  • 18.goak: Ziklos Beniren oparia. Dormilon, Jon Goenaga Egaña.
  • 24.goak: Aitzaki Kirolaken oparia. Boxke, Aitzol Berasategi.
  • 36.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia. Le Marmit, Ihintza Agirretxe.
  • 48.goak: Talasoterapiako zirkuitua, bi lagunentzat. Zaparraie, Jose Luis Azpiazu.
  • 69.goak: Larchago ardoak. Txakomoko, Oihana Elduaien.
  • 87.goak: Uztarriaren saria. Wiki Wiki, Jose Angel Aramendi.
  • 109.goak: Larchago ardoak. Kaxka, Ion Larrañaga.
  • 120.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea. Beti presaka, Asier Kortajarena.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2212.70 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 3.45 gehiago bakarrik.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan. Aurten, Uztarriak Erdikalean duen festetako tonbolan egingo da sari banaketa. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide