Azpeitiarrek urtean 22.622 euroko errenta

Uztarria.com 2010ko ira. 1a, 13:09

Azpeitia Gipuzkoako 88 herrien artetik 16. tokian dago

Herrialdeko batez bestekoa urtean 22.552 eurokoa da

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamenduko zuzendaritza nagusiak jakinarazitako datuen arabera, azpeitiar batek batez beste urtean 22.622 euroko errenta dauka.

Herrialdeko batez bestekotik gora dago alde horretatik Azpeitia, Gipuzkoako urteko batez bestekoa 22.552 eurokoa delako. Bertako 88 herrien artetik Azpeitia 16. tokian dago.

Gipuzkoarren 2008ko errenta aitorpena aintzat hartuta eman ditu datuok Aldundiak.

Gipuzkoako 11.000-17.000 biztanleko herriak

Azpeitia. 22.622 euro urtean / 16. tokian (14.157 biztanle ditu herriak).

Elgoibar. 21.651 euro urtean / 28. tokian (11.051 biztanle).

Azkoitia. 21.549 euro urtean / 32. (11.091 biztanle).

Beasain. 24.200 euro urtean / 6. (13.510 biztanle).

Andoain. 19.422 euro urtean / 74. (14.427 biztanle).

Bergara. 22.560 euro urtean / 18. (14.746 biztanle).

Pasaia. 16.962 euro urtean / 87. (15.996 biztanle).

Hondarribia. 24.489 euro urtean / 4. (16.315 biztanle).

Lasarte-Oria. 19.319 euro urtean / 75. (17.694 biztanle).

Tolosa. 23.112 euro urtean / 14. (17.894 biztanle).

Beste datu batzuk

Donostia. 27.000 euro urtean / Lehen tokian (184.248 biztanle).

Errezil. 18.448 euro urtean / 84. tokian (624 biztanle).

Zestoa. 19.477 euro urtean / 73. (3.426 biztanle).

Aizarnazabal. 19.577 euro urtean / 72. (653 biztanle).

Beizama. 19.666 euro urtean / 67. (180 biztanle).

Bidegoian. 18.816 euro urtean / 82. (492 biztanle).

Zumaia. 21.693 euro urtean / 27. (9.099 biztanle).

Zarautz. 23.925 euro urtean / 10. (22.474 biztanle).

Orio. 20.052 euro urtean / 62. (4.969 biztanle).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide