Ertzaintzak 22 urteko mutil bat atxilotu du bart Azpeitian, ustez kable elektrikoak lapurtzen ari zelako. Goizeko ordubiak baino zerbait lehenago izango da gertaera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez: herriaren kanpoaldean ertzainek bi lagun ikusi dituzte kableak lapurtzen, biotako batek ihes egitea lortu du, baina poliziek bestea atzeman egin dute.
Ertzaintzak adierazi du han inguruko lau kutxatila elektriko manipulatuta zeudela, eta biek kableak harrapatu dituztela. Motxilan aurkitu dizkiote.