Oporrak bukatuta, Uztarria martxan da berriro

Uztarria.eus 2010ko ira. 1a, 12:09

Gaurtik weba abian du, eta urrian kaleratuko du herri aldizkariaren hurrengo zenbakia

'Urola Kostako Hitza'-k gaur (asteazkena) atera du opor osteko lehen zenbakia

Gaur (irailak 1, asteazkena), jende ugari itzuli da abuztuko oporraldiaren ondoren lanera. Uztarria Komunikazio Taldeak ere egin du bere oporralditxoa eta gaur hasi da lanean berriro. Martxan da, hala, uztarria.com gaurtik, baita herri aldizkaria ere (honen hurrengo zenbakia urri hasieran argitaratuko du).

Urola Kostako Hitza egunkariak atzo (asteartea) ekin zion lanari eta gaur atera du opor osteko lehen zenbakia. Uztarria da Urola Kostako Hitza-ren sortzaile eta bazkideetakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide