Abuztuak 1. Joan den urteko moduan, aurten Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ez zen etorri Azpeitira saninazioetan. Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan zen, Patxi Lopez lehendakariaren partez. Aurretik, beste hainbat lagunek presoen aldeko elkarretaratzea egin zuten Loiolan. Ezker abertzaleko zinegotziek Udalbiltzaren epaiketa salatu zuten.
Abuztuak 1. Juan Francisco Quintanak eta Roberto Ezkerrak irabazi zuten III. Bakailao Txapelketa. 41 parte-hartzaile izan ziren.
Abuztuak 5. Joxin Iriarte Zezenketa Batzordeko presidenteak El Diario Vasco-n adierazi zuen pentsatu beharra dutela 2011n hiru zezenketa egin edo ez gaur egun hiru egiten dituzte. Aurten sarrera gutxiago saldu dituztela zioen. Elkarrizketa irakurtzeko egin klik hemen
Abuztuak 9. Landetatik Larrerako bidea itxi zuten gabonak arte, saihesbideko lanengatik. Azpeitiko saihesbidearen lehen faseko lanak egiten ari dira Landeta eta Zapatari artean.
Abuztuak 9. Lan Mobel Iraurgik Andrew Bennett Erresuma Batuko jokalaria fitxatu zuen.
Abuztuak 10. Larrialdi zerbitzuak suhiltzaileen parkean izango dira hemendik aurrera.
Abuztuak 17. Lan Mobel Iraurgik beste bi fitxaketa egin zituen: Reggie Bratton eta John Rybak amerikarrak.
Abuztuak 21. Munoandiko aztarnategietako lanak amaitu zituzten. Abuztuaren 2an hasi zuten bosgarren indusketa kanpaina eta orain aztertzen hasiko dira. 26 boluntario aritu dira indusketa lanetan.
Abuztuak 29. Landetako egur enpresa batek su hartu zuen. Unean ez zegoen langilerik barruan. Oraindik ez dakite zerk sortu zuen sutea.